Zer lortu nahi dugu ZURE KAMISETA VINTAGEAREN BIDAIA ekimenaren bidez?

Zerekin bilatzen ari gara
ZURE KAMISETAREN BIDAIA?

Zerekin bilatzen ari gara
ZURE KAMISETAREN BIDAIA?

Zure Kamiseta Vintagearen Bidaia ekimenaren bidez, gizartea kontzientziatu nahi dugu moda azkarrak gizartean, ingurumenean eta ekonomian duen eraginaz, moda azkarra gure gizartean hain zabaldua eta normalizatua dagoen honetan.

Gaur jantzita daramazun kamisetak edota egunero janzten duzunak bidaia luzea egina du zure eskuetara iritsi baino lehen; batez beste, 60.000 KM-ko bidaia. Bide horretan, huraxe diseinatu eta patronajea egin behar da, kamiseta egiteko erabiliko diren lehengaiak landu eta ekoiztu behar dira eta, gero, kamiseta egin behar da. Horrez gain, kamisetak planetako mutur batetik bestera egin beharko du bidaia zure hiriko dendetara iristeko edo, bestela, zuzenean zure etxera ailegatzeko, baldin eta online erosten baduzu.

Gauzak horrela, Greenwashing deritzon praktikaren bitartez, marka askok jasangarriak izateko plantak egiten dituzte baina beren ekoizpen eredua aldatu gabe. Hori dela eta, garrantzitsua da gure kontsumo ohiturez gogoeta egitea eta bestelako aukerabideen alde egitea; esate baterako, bigarren eskuko arropa erosi dezakegu, jantzien bizitza luzatzen duelako eta ingurumen eragina murrizten duelako.

Arroparen % 87 zabortegira iritsiko da, jantzi gehienen bidaiaren amaiera horixe baita. Hori dela eta, gure oinarria kontsumoa murriztea da; horrenbestez, egiozu galdera bat zeure buruari, ea egiazki behar ote duzun erosteko asmoa duzun arropa hori.

EUSK.Kami Vintage (1)-1.pdf

Edo zentzumenen bidez gure erakusketan murgildu:

…moda azkarraren eragina ezagutzeko 5 zentzumenetan oinarrituta.

Erakusketen datak:

Erakusketa guztiekin kartela ikusi nahi baduzu, egin klik hurrengo botoian